Koikili eta Iturraspe Berrizko aurkezpenean

Anboto 2010ko urt. 13a, 13:38

Euskararen erabilera kirolean bultzatu guran ikastaro bi eskainiko ditu Koikili Lertxundi Athleticeko jokalariak Berrizen. Ander Iturraspe taldekidea bidelagun izango du \'Euskaratek\' ikastaroan. Koikiliren berbatan, idazkuntza, ulermena, deskribapena eta irakurmena landuko dituzte Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko gaztetxoekin. DBHkoekin berriz, deskribapen hori teknologia berriak erabiliz aurkeztuko dute. Guztira bost saio antolatuko dituzte urtarrilaren 18, 22, 25, 27 eta 29an, arratsaldeko 19:00etan, eskolaz kanpoko orduetan. Udaletxean izena eman daiteke urtarrilaren 14ra arte. Athleticeko jokalarien parte hartzea umeak \"motibatzeko\" modu bat dela azaldu du Koikilik Berrizen egindako aukezpenean. Beste herri batzuetan egindako antzeko ekimenek harrena ona izan dute: \"Bilbon 14 ikastxerekin aritu gara lanean\", dio Otxandioko futbol jokalariak. Berrizko futbol taldearekin \'Euskal Coaching\' ikastaroa martxan jarriko dute otsailean eta martxoan entrenamenduetan eta taldekideen artean euskararen erabilera bultzatzeko. Ander Iturraspe futbol jokalari abadiñarrak gaztetxoekin antzeko ikastaroetan parte hartu du bere herrian. Berrizen ere jardungo du. Berrizko euskara zinegotzi Karmen Amezuak azaldu duenez, Berrizen euskararen erabileraren inguruan egindako azterketaren arabera orokorrean euskararen erabilera Berrizen %27koa da. Kirolean berriz,%5ekoa. Egoera hori kontuan hartuta ikastaro hauek interesgarriak iruditu zaizkiola Udalari gaineratu du. Izena emateko epea zabalik dago. [img]http://www.anboto.org/images/6800/6882/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!