Hiru lagun atxilotu dituzte Berrizen, lapurreta egitea leporatuta

Anboto 2010ko urt. 11a, 10:51

Hiru lagun atxilotu dituzte bart Berrizen, taberna batean lapurreta egitea leporatuta.

Goizaldeko 02:30ean jazo da gertakaria. Ustezko lapurrak ihes egiten saiatu dira, baina Ertzaintzak harrapatu ditu. Taberna batean lapurreta gertatzen ari zela eta, abisua jaso du Ertzaintzak, eta ustezko lapurrak kotxean ihes egiten saiatu arren, azkenean harrapatu dituzte. Leiho bat apurtuz sartu dira barruan, eta makina txanponjale bateko dirua hartu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!