Datorren astelehenean, hilak 11, izango da ikastaroaren aurkezpena. Urtarrilaren 14a da izena emateko azken eguna.
Teknologia berrietan, kirol entrenamentuetan... hainbat alorretan euskara erabiltzeko ikastaroa hasiko da laster Berrizko kultur etxean. Koikili Lertxundi Athleticeko jokalariak (Itzarri Consulting zerbitzuaren bitartez) eskainiko du ikastaroa. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko ikasleek parte hartuko dute. Datorren astelehenean, Koikilik eta Ander Iturraspek ikastaroaren aurkezpena egingo dute kultur etxean, 19:00etan.
Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 14a baino lehen udaletxean eman behar du izena.
Ikastaroa urtarrilaren 18, 22, 25, 27 eta 29an izango da, 19:00etan. Otsailean eta martxoan kirol entrenamenduen inguruko trebatze saio bereziak eskainiko dituzte, kirol taldeetan euskara bultzatzeko helburuz.