Caritasen tonbola asteburuan

Anboto 2009ko abe. 17a, 12:52

Bariku honetan hasi eta domekara arte, tonbola benefikoa izango da Berrizko Caritasen egoitzan.

Bariku honetan hasi eta domekara arte, tonbola benefikoa izango da Berrizko Caritasen egoitzan. Goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta eguerdiko 14:00etan atsedenerako tartea izango da. Arratsaldeko 17:00etan berriro zabaldu, eta iluntzeko 20:00ak bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera. Guztira, 1.495 opari izango dituzte bertan, euro baten trukean. Herriko merkatariek emandako produktuak eta Caritaseko kideek eskuz egindakoak sartzen dira tonbolan. 15. urtea da tonbola antolatzen dutela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!