Etekinik handiena hasiberriek aterako diotela uste dute Amarauneko kideek. Dagoeneko guraso batek baino gehiagok erakutsi du bere interesa.
Amarune eskalada taldeari ez zaio ?batere gustatu? asteon ipintzen amaitu duten boulderra. Hainbeste urtean herrian eskalatzeko gune baten zain egon ondoren, egokitutako boulderrarekin ez daude pozik, zailtasuna falta zaiola uste dutelako: ?Inklinazioa falta zaio, eta eskalada munduan esperientzia daukan jendearendako ez da egokia; probetxua aterako diogu, bai, baina ez da itxaroten geundena?, kexatu da Iban Estebez Amarauneko lehendakaria.
Udalak proposamen bi aurkeztu zizkion Amarauneri. Eskalada taldeak ?bat aukeratu eta Udalak bestea ipini du, guk aukeratutakoaren aurrekontua handiegia zelako?.
Etekinik handiena hasiberriek aterako diotela uste dute Amarauneko kideek. Dagoeneko guraso batek baino gehiagok erakutsi du bere interesa: ?Ikastaroak antolatzea ideia ona da, baina gu ez gaude kualifikatuta. Asmoarekin aurrera segitzea erabakitzen badugu, Federezioan edo beste nonbait horretan aditua den norbait bilatu beharko dugu?.
Gaztetxearen azpialdeko eraikinean atondutako rokodromoaren kudeaketa Amaraunek eroango du. Hori gestionatuko duen araudia Udalera eroan dute, oniritzia jasotzeko. Asteko egun denetan 08:00etatik 22:00etara erabilgarri egotea da proposamena. Bazkide zerrenda bat egingo lukete, eta bakoitzari txartel elektroniko bana emango liokete. Modu horretara, txartelean gordeta geratuko litzateke nork, noiz eta zenbat denboran erabili duen azpiegitura berria.