Euskararen Nazioarteko Eguna oinarri hartuta, hainbat ekitaldi antolatu du Udalak, zapatuan hasi eta abenduaren 4a bitartean.
Zapatuan 22:00etan, Iñaki Etxezarraga “Etxe”-k kaleratu barri duen Heldu eskutik diskoa aurkeztuko du, Kultur Etxean; Gaztetxean azken kontzertua eskaini zuenetik urtebete bete da oraintsu. Hilaren 27an, 17:00etan, seme-alaben eta gurasoen arteko euskararen erabilera irudikatuko du Olakueta plazako muralak.
Zazpi astoren gainean ikuskizunak bertsoa, trikitixa eta antzerkia batuko ditu, hilaren 28an, 19:00etan, plazan. Ondoren, kantu afaria egingo dute Jon Enbeitarekin Pedro Juan jatetxean.
Hurrengo egunean, domekan, Sukalde kontuak euskarazko filma emango dute Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Aizpea Goenaga zuzendaria ere han egongo da.
Abenduaren 1ean euskararen erabilerari buruz egindako neurketako datuak eta ondorioak jakitera emango dituzte Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Abenduaren 2an, Mikel Markezen kantu ikastaroa hasiko da. Hilaren 27ra arte eman ldaiteke izena, Udaleko Euskara Sailean.
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Berrizko ikastetxeko gazteak Aitor Agirre Betagarriko musikariarekin eta Pablo Berasaluze pilotariarekin solastuko dira, besteak beste. Helduek be badaukate zer ikusi: Xabier Amurizak eta Jon Maiak XX. mendeko Euskal Herria bertsotan errepasatuko dute, Kultur Etxean. Amaitzeko, toki berean, Korrontzi folk taldea zuzenean ariko da abenduaren 4an.