Berrizko biztanleen %55 inguruk sare orokorreko ura edan ezinda jarraitzen du. Joan zen ostegunean jasotako analitiken emaitzek kutsatutako uraren sorbura Betzuenen identifikatu zuten. Udalaren asmoa “hango ur hornidura hori moztea eta urik gabe zeuden berriztarrek sareko beste puntu batzuetatik hornitzea zen”, Jabier Azpitartek azaldu zuenez. Ostiralean jasotako analitiken emaitzek, ordea, asmo hori geldiarazi zuten. Kutsadurak sorburu bat baino gehiago du. Ondorioz, “ezin izan dugu ostegunean aurreikusitako irtenbidea garatu”.
Barikuan jasotako emaitzek erakusten dutenez kutsadura beste sorburu batetik etorrik daiteke edo, bestela, baita ur biltegien arteko tramada batetik ere. Larunbatean jaso eta aztertzera bidalitako laginen emaitzak “astelehen iluntzean edo asterarte goizean jasotzea espero dugu”, azaldu du Azpitartek: “Asteazkenerako nondik norako guztiak ondo zehaztuta izango ditugula itxaroten dugu”. Kutsaduraren sorburu guztiak identifikatu ondoren ekingo diote irtenbideak bilatzeari.