Autopistak eragiten dauen zarata maila jaisteko panelik ez dabe ipini oraindino

Anboto 2009ko aza. 5a, 11:22

Udala aspalditik dabil, gutxienez, autoek, kamioiek eta abarrek eragiten duten zarata txikituko luketen panelak ipintzeko eskatzen

Bilbotik Donostiarako A-8 autopista Berrizko hainbat etxebizitzaren ondotik pasatzen da. Lurralde Zati Planaren alegazioen erantzunetan, Aldundiak argi itzi du autopistaren trazatua aldatzea ez dutela posible ikusten, “arrazoi ekonomikoengatik eta ekologikoen-
gatik”. Dena dela, azpiegitura hori herrigunetik urruntzea posible ez den arren, Udala aspalditik dabil, gutxienez, autoek, kamioiek eta abarrek eragiten duten zarata txikituko luketen panelak ipintzeko eskatzen.


Bere sasoian, zarata mapa bat ere osatu zuen Aldundiak, eta han kalterik handieneko guneak zehazten zituen. Autopistaren Berrizko tramua hantxe agertzen zen, beste hainbaten artean. Dagoeneko badabiltza Bilbotik hasi eta Gipuzkoarainoko tramuan panelak ipintzen. Berrizen, 2008ko udan ipiniko zituztela jakinarazi zuten, “baina 2009ko uda ere joan da eta oraindino ez dute ezelako panelik ipini”, salatu du Gorka Camara zinegotziak. “Bilbotik honantza hasi ziren panelak ipintzen, eta badakigu norabide horretan Berriz Bizkaiko azkeneko herria dela Ermua kenduta, baina hala ere ipinita behar lukete”, azaldu du.

Azkeneko Hirigintza Batzordean gaia tratatu zuten. Hurrengo hirigintza batzordean kontu honen gainean zer urrats eman erabakiko dute. Baliteke berriro beste idatzi bat bidaltzea panelak ipintzeko eskatuz. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!