Ura kutsatuta dagoela ohartarazi dute

Anboto 2009ko aza. 4a, 16:18

Lakuatik azaldu dutenez, hidrokarburo aromatikoen gehiegizko mailak aurkitu dituzte, eta oraindik ez dakite jatorria non duten.

Lakuako Osasun eta Kontsumo Sailak jakinarazi duenez, Berrizko ur sarean kutsadura arrastoak aurkitu dituzte, eta berau ez kontsumitzeko gomendioa luzatu dute. Hain zuzen be, trenbidetik gorako ur sarea kaltetu da; beheko sarea beste ur-biltegi batetik hornitzen da.

Lakuatik azaldu dutenez, hidrokarburo aromatikoen gehiegizko mailak aurkitu dituzte, eta oraindik ez dakitenez jatorria non duten, ur hori ez kontsumitzeko eta sukalderako ez erabiltzeko gomendioa egin dute.

Arazoa konpondu bitartean, neurria betetzeko eskaera egin dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!