Datorren urteko aurrekontuak ur, estolderia eta zabor zerbitzuen ordainketan laguntzeko diru-laguntzak jasoko ditu. Aho batez onartu zituzten azken udalbatzarrean ezker abertzaleak proposatutako laguntzak. Diru-sarreren eta familia zenbat lagunek osatzen duten arabera banatuko dituzte laguntzak. Diru atala zehazteko azterketa bat egingo dute.
Laguntzak %20tik %100erakoak dira kasuaren arabera. 517 eurotik beherako diru sarrerak dituenak ehunetik ehunekoa jasoko du. Bi edo hiru ume dituztenek 931 eurorainokoak jaso ditzakete; 855-931 eurorainokoek %20koa jasoko dute.