Berriz-Oiz igoerak hamarkada beteko du asteburuan

Anboto 2009ko urr. 22a, 15:15

Berriz-Oiz igoerak asteburu honetantxe beteko du hamarkada. Domekan, urriaren 25ean, jarri dute bizikletarientzako hitzordua, 09:00etan. Elizondotik irtengo dabe.

Berriz-Oiz igoerak asteburu honetantxe beteko du hamarkada. Domekan, urriaren 25ean, jarri dute bizikletarientzako hitzordua, 09:00etan. Elizondotik irtengo dabe.

Parte hartu gura duenak Berrizburu kiroldegian eman dezake izena; bestela, bertan egunean ere egin dezake, Elizondon. Hiru euro ordaindu beharko dira horretarako. Batutako dirua Esklerosi Anizkoitzak kaltetutakoen aldeko elkartera bideratuko dute, ohi legez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!