Haurtzaindegiko gabeziak salatu dituzte gurasoek

Anboto 2009ko urr. 16a, 12:15

88 sinadurek babesten duten eskakizun sortagaz agertu ziren haurtzaindegiko hainbat erabiltzaile asteazkeneko udalbatzarrean. Haurtzaindegi berriak hainbat gabezia omen ditu: itokinak, garbiketa eta segurtasun arlokoak… Hala ere, gurasoak gehien kezkatzen dituena gela batetik bestera eta goizetik arratsaldera ematen den hotz-beroaren kontrastea da. Egonda omen daude 30 gradutik gorako beroagaz arratsaldetan. Arazo hori lehenbailehen konpontzeko eskatu zuten, haurrentzako arriskutsua gertatu daitekeelako.

Berriz.JPGHezkuntza Batzordeko lehendakari legez, Puri Perezek  jaso  eta irakurri zituen kexak, udalbatzarreko egunean bertan. Eskaerez gainera, testuak salatzen duenez, hezitzaileak saiatu dira arkitektoagaz, eraikitzaileagaz eta Udalagaz hartu-emanetan jartzen, “baina ez diete kasurik egin”.

Hori ez dela egia erantzun zioten bai Jabier Azpitarte alkateak bai Gorka Camara Hirigintza Batzordeko lehendakariak. “Arazo askoren berri oraintxe izan dut. Hotz-beroaren arazoaz kalean enteratu nintzen, Udalean ez da-eta idatzirik egon. Erabakiak garaiz hartu dira. Hala ere, erantzuleak eta konponbideak bilatzeko lan egingo dugu”, argitu zuen Camarak. Dena dela, hasi dira lanean. Iraileko lehen komisioan jardunbide-protokoloa ezarri eta tenperatura aldaketak neurtzeko probak egitea erabaki zuten.

Udal arduradunak arkitektoagaz eta eraikitzaileagaz batzartu ziren atzo. Gurasoak uneoro informatuta izateko konpromisoa ere hartu zuten udalbatzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!