Abentura bizipenak oinarri dituen berbaldi eta ikus-entzunezko sorta antolatu du, beste behin, Udalak. El conquistador del fin del mundo telebista saioko gorabeherekin hasiko ditue hitzaldiok, zapatu honetan, urriaren 17an.
Horretarako Julian Jantzi aurkezlea, Jose Luis Korta taldeetako baten kapitaina eta Eider Martinez parte-hartzaileetariko bat gonbidatu ditue. Kultur Etxean elkartuko dira, 19:30ean.
Txus Ruiz de Erentxun durangar abenturazalea egongo da urriaren 25ean eta hilaren 31n zortzi urte zituela Hondarribitik irten eta 25 urterekin bueltatu zen Zigor Gonazalez; Afrika, Asia eta Ameriketan bizi izan da. Miren Amuriza berriztarrak, berriz, 2007an Nikaraguan bizitakoa izango du hizpide azaroaren 6an.