Mizar enpresako Oscar Petite langilea gogoratuz, oinarrietara jotzea “ezinbestekoa” den “arazo soziala” deritze Udalak lan istripuei, eta atzean “enpresarien etekin grina” eta “Euskal Herrian lan harremanetarako esparrua eraikitzeko arazoa” daudela.
Petiteren familia eta lagunei elkartasuna agertu eta istripua argitzeko “bitartekoak” jartzeko konpromisoa hartu dute, aho batez —zuzendaritzarekin batzarra eskatuko dute–, eta bide-judiziala zabalduz gero herri-akusazio legez aurkeztuko dira.
Aurrerantzean, istripu bat gertatzen denero, egunean bertan urgentziazko bilkura deitu eta sindikatu eta eragileekin mobilizazioa eratuko dute