Aurten ere Okangoko San Migel jaien antolatzaileek herriko 11 baselizen martxa antolatu zuten egitarauaren barruan, joan zen igandean. Aurten Jose Luis Luzarren omenez egindako ibilaldia izan da. Hain zuzen ere, orain 14 urte, martxa hori lehenengoz antolatu zutenean, Luzar bera izan zen antolatzaileetako bat.
Aurtengo aldian, jendearen parte-hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. 74 lagunek parte hartu zuten ibilaldian, eta bost orduan 23,5 kilometro egin zituzten.


Aurtengo aldian, jendearen parte-hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. 74 lagunek parte hartu zuten ibilaldian, eta bost orduan 23,5 kilometro egin zituzten.