Lan eskaintza publikoan izena emoteko aukera urriaren 16ra arte

Anboto 2009ko urr. 8a, 11:10

Berrizko Udalak argitaratu duen lan eskaintza publiko berrian izena emateko epea urriaren 16an amaituko da. Guztira, 11 lanpostu betetzeko deialdia egin dute.

Berrizko Udalak argitaratu duen lan eskaintza publiko berrian izena emateko epea urriaren 16an amaituko da. Guztira, 11 lanpostu betetzeko deialdia egin dute.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun, lan eta gazteri teknikari izateko lanpostu bat dute; behargin bana behar dute administrari laguntzaile, peoi eta begirale-sorosle postuetarako ere. Eginkizun askotako lanak egiteko lanpostu bi daude, eta garbiketa langile moduan ibiltzeko, berriz, bost lanpostu.

Bestalde, Berrizko Udalak begirale ikastaroan emateko deialdia urriaren 16ra arte luzatu du. Ikastaro honen ondoren jasoko duten ziurtagiria da Udalak udan antolatzen dituen kanpamenduetan monitore legez lan egiteko eskatzen duena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!