Tornuan harrapatuta hil da 30 urteko langilea Berrizen

Anboto 2009ko urr. 2a, 09:28

Mecanizados Mizar enpresan gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzeak egin zitueen, atzo, CCOO eta ELAk Berrizen. LABek gaur deitu du, 12:30ean, Berrizko gasolindegiaren alboan. Buruan kolpea hartu ondoren, tornuan harrapatuta geratu zen 30 urteko abadiñarra, Osalanek jakitera eman duenez.

Istripua salatzeko Traña-Matienan (Abadiño) ere egin zuten herenegun elkarretaratzea, ezker abertzaleak deituta.

“Borondatea” eskatu dute

LABek gogoratu duenez, Euskal Herrian 64 behargin hil dira aurten; bost, Durangaldean —hiru asteko epean bi—. Istripu horreek guztiak ekidin daitezkela nabarmendu dute, “beti ere, borondatea” egonez gero. “Hala ere, enpresen helburu nagusia, langilea geroago eta egoera prekarizatuagora eroatea da, eta segurtasun neurriak baztertzea. Administrazinoak, berriz, arazoari errotik heldu gabe, beste aldera begiratzen du”.

CCOOen arabera, 47 dira EAEn hildakoak; irailean sei. Osalanek gertaera eta segurtasun baldintzak argitu arte, makinek eragindako istripu gehienak ekidin daitezkela nabarmendu du, “homologatutako eta preminazko segurtasun gailuak eduki eta jagoken ebaluazino eta azterketak betez gero”.

Urte bi zeroazen lanean Abadiñoko gazteak ibilgailuen motorretarako piezak egiten dituen enpresan. Hileta elizkizunak atzo egin zituzten.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!