Berrizko SUSA udal elkarte publikoak etxebizitza sozialen alokairurako eskatzaileen erregistroa berritzeko epealdia zabalduko du irailaren 28tik urriaren 9ra bitartean. Urtebetez egongo da indarrean zerrenda berria.
Alokairuen kontratuak ere epe bera edukiko du: urtebetekoa. Hala ere, maiatzean udalbatzak onartu zuen alokatzeko etxebizitzen araudian epe hori luzatzeko aukera aurreikusi dute. Erregistroan izena ematen duen eskatzaileak honako baldintzak bete behar ditu, besteak beste: adin nagusikoa izatea, etxebizitza behar izatea eta Berrizen erroldatua egotea.
Bestalde, Udalak beteko dituen hainbat lanetarako pertsonak kontratatzeko datu base propioa sortuko dute. Etxez etxe galdetegia banatu dute; irailaren 28tik urriaren 9ra udaltzainen bulegoan utzi daitezke.