Auzobideetako arekak hormigoiz indartuko dituzte

Anboto 2009ko ira. 21a, 08:52

Hileon hasi eta hiru hilabetez, lau laguneko brigada batek auzobideetako arekak garbitu eta hormigoiz indartuko ditu, urak hobeto batzeko eta bideratzeko. Hileok ez dira nahikoak lan guztiak burutzeko, baina negua ez da urtaro aproposa lan horietarako, eta egiteko falta dena aurreragoko utziko dute.

Era berean, hiru laguneko beste brigada batek herriko azpiegituren egoera aztertuko du, eta behar den tokietan konponketak burutu: apurtutako lauzak aldatuz, kale-argiak konponduz… Bestetik, identifikatutako sinbolo frankistak eta iragarki-tauletatik kanpora dauden kartelak kendu eta hormetako graffiti batzuk garbituko dituzte, besteak beste.

Lau langile Udalaren diruarekin kontratatuko dituzte. Beste hiruen zati bat INEM korporaziotik jasotako diru-laguntzarekin ordainduko dute; falta dena Udalak ipiniko du. Langileek lanaldi osora jardungo dute. Horrela, Udalak helburu bi bete nahi ditu: herriko premiak betetzea eta lana sortuz krisiari aurre egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!