Berrizen ohitura bihurtu den legez, oroimenak bere bidea egingo du gaur, beste behin, 1937ko irailaren 11ra: frankistek Felipe Urtiaga orduko alkatea eta Jose Agirre guardia hil zituzten egunera. Horiekin batera, frankismoak eraildako berriztar denak gogoratuko dituzte.
Lehenengo, 18:00etan, Esklabotza frankismoa: errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko pirinioan izeneko erakusketa zabalduko dute Kultur Etxean. 20:00etan, Oroimenaren Bidearen ondoan lore eskaintza egingo dute; segidan, Erraldek afari-merienda eskainiko die bertaratuko direnei, Udaletxeko loretegian. Azkenik, 21:30ean toki berean, Durangoko Orfeoiak abestuko du.
Felipe Urtiagak, 1936ko uztailaren 18ko militarren kolpea izan zenean, orduko gobernu demokratikoa defenditu zuen. Alkatea zenez, herriko Defentsa Komiteburu izendatu zuten, 1936ko azaroaren 29an udalbatzarrak berrantolatu arte. Gregorio Urkijok eta Jose Agirrek Defentsa Komite hartan lan egiten zuten. Frankisten tropak 1937ko apirilaren 25ean sartu ziren. Felipe Urtiaga eta Jose Agirre 1937ko irailaren 11n hil zituzten, fusilatuta, Derioko kanposantuan; Gregorio Urkijo ere Derion fusilatu zuten, eta Agustin Milikua eta Fermin Aranguena ere errepresioak hil zituen.
Berrizko Udalak, Gerediaga elkarteak eta Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak antolatzen dituzte ekitaldiak urtero. Iaz, esaterako, egun osoan zehar ekitaldiak antolatu zituzten eta udalerrian jai eguna izan zen.