Urrirako prest gura dituzte webgunea eta irudi korporatiboa

Anboto 2009ko ira. 3a, 16:56

Berrizko Udalak webgunearen diseinua eta funtzionatzeko modua aldatuko ditu. Jakinarazo dutenez, dagoeneko eskuartean dute diseinu berria, eta, Javier Azpitarte alkatearen esanetan, “datorren hilean martxan ipintzea nahi dugu".

Batez ere, webgunearen funtzionamendua hobetzea dute helburu, egunerokotasuna oinarri hartuta. Webgunearen kudeaketa Udalaren esku geratuko da eta, horrela, bitartekaririk barik ere sartuko dituzte udal jardueren inguruko albisteak, berehalakotasuna hobetuz. Diseinuari dagokionez, erabilpen errazekoa izan dadila da helburu nagusia.

Horrez gainera, lan-talde bat Udalaren logo berria prestatzen dabil. Logoak hiru ideia uztartu behar ditu: herria identifikatzeko balio dezala, kanpotik datozen lagunentzako atsegina izan dadila eta euskarri guztietara moldatzeko modukoa izan dadila. Logoa laster prest izango omen dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!