Inbentarioa egin dabe eta irailean hasi leitekez kentzen

Anboto 2009ko abu. 28a, 08:48

Herriko sinbolo frankista guztiak kentzearen alde martxoan aho batez onartu zuten mozioaren haritik, ekainean eta uztailean zehar sinbolo horien inbetarioa egin zuten udal langileek. Guztira, atari gaineetan frankismoko Etxebizitza Ministerioak ipinitako 45 bat plaka identifikatu dituzte.

Aurkitu diren eraikin bakoitzeko bizilagunei baimena eskatu zaie plaka kentzeko. Askok eman dute aldeko erantzuna. Falta direnena luze baino lehenago jasotzea itxaroten dute, komunitateko lehenengo batzarra eginda. Beraz, irailean bertan kendu ditzakete plakak.

Era berean, herrian dauden graffitien inbentarioa ere egin dute, eta plakak kentzen dituzten sasoi berean garbituko dituzte. Azkenik,  panel informatiboetatik kanpora jarritako kartelak ere kendu egingo dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!