Ikasturte berria hastearekin batera aurkeztu du Berrizburu kiroldegiak ikastaro sorta.
Horretara, igeriketa ikastaroak ez eze, cycling klaseak ere eskainiko dituzte, beste hainbat jarduerarekin batera: aerobica, batuka, mantenu gimnasia edo pilatesa praktikatzeko aukera izango dute horrela gura duten berriztar zein ingurukoek.
Ikastaroak irailaren 21ean hasiko dira, Berrizburuko arduradunek azaldu dutenez. Izena emateko epea, berriz, irailaren 14a bitartekoa izango da; kiroldegian bertan egin behar da. Lekuen zotz egitea hilaren 16an izango da.