Irailean zabalduko ditu ateak Berrizko Eguzkilore haurreskola berriak, orain arte Learreta- Markina ikastetxean eskaini duen zerbitzua hobetuz. Atzo arratsaldean haurreskolako ateak ireki zituzten, nahi zuenak barrutik ikusi zezan. Jente asko hurreratu zen eraikina barrutik ikusteko gogoz. Guztira, 19 umek eman dute izena.
400 metro koadroko eraikina da. Eraikin argitsua. Beira berezia erabili dute, eta berotegi efektua edo lupa efekturik ez du egiten. Eraikin simetrikoa da gelen banaketari dagokionez. Haurreskola sarreran, langileen bulego eta aldagelak, office bat eta harrera daude. Harrerak bi gune argi ditu: umeen karroak uztekoa eta umeak janztekoa.
Umeen gunean, bestetik, lau gela daude, eta denek jolasgunerako edo patiorako irteera dute. Gela bi urtebete arteko umeentzako dira, eta beste biak bi urtera artekoentzako. Maila bakoitzeko gelek, gainera, lotarako erabiliko den beste gune bat konpartituko dute.
Hesituta dagoen gunean, jolastoki txikia egokitu dute kanpoaldean.