Amaitu dituzte irailetik aurrera zabalduko duten haurreskolako lanak. Altzari batzuk ekartzea falta da, baina eraikina bera prest dago. Altzariak ere datorren aste hasieran ekarriko dituzte. Dena atondu ondoren, asteazkenean, 17:00etatik 20:00etara herritarrei haurreskola barrutik ezagutzeko aukera emango diete. 0-2 urte bitarteko haurrei zuzendutako eraikinak 400 metro karratu ditu.
Pisu bakarrean umeentzako lau gela ditu; komunak, zerbitzuetarako gelak (sukaldea, langileen gela…), haurrentzako lo egiteko gela eta erabilera askotariko gunea ere bai. Kanpoan jolasgune bat egokitu dute.
Azaroan hasi zituzten lanak, eta epe barruan amaitu dituzte. Jabier Azpitarte alkateak zehaztu duenez, “garrantzitsua” iruditzen zaie “horrelako zerbitzua eskainiko duen eraikina herritarrei erakustea, azken emaitza ikusi dezaten”.