Berrizko Merkatari Elkarteak I. Merkatari Eguna antolatu du biharko. Herrian jai-giroa sortzea eta, oro har, herriko merkataritza sustatzea dute helburu.
11:00etatik 18:00etara Merkealdi Azoka antolatuko dute Olakueta plazan, 11 saltokirekin. Azkondo taldearen musikak girotuko du azoka. Era berean, 13:00etatik 14:00etara pintxo dastaketa egingo dute herriko bederatzi tabernatan, eta janari dastaketa sei janari-dendatan.
Bestelako aukerak ere egongo dira. Bihar Keñu Zentro Optikoak deskontu berezia egingo du eguzkitako betaurrekoetan. Uztailaren 6an Estetika Itziarren, hanka osoko depilazioarekin manikura doakoa izango da. Puerto ileapaindegian ile-tratamendu bat aukeran ipiniko dute asteartean; asteazkenean, Dori ileapaindegiak tintearekin ile mozketa bat oparituko du. Azkenik, Maribel ileapaindegiak ile-tratamendua doan eskainiko du uztailaren 8an.