Maroko da aurtengo kultur topaketetako protagonista

Anboto 2009ko eka. 19a, 13:48

Aurreko urteetako bideari eutsiz, Udaleko inmigrazio kontseiluak kulturen arteko topaketaren bigarren aldia antolatu du, igandean. Aurtengo egitaraua osatzeko orduan, batez ere, Maroko hartu dute kontutan. Ekimen honek, besteak beste, berriztarren eta etorkinen arteko hartu-emonak sustatzea du helburu.

Berrizburu kiroldegia lekuko dutela, Henna eta perkusino tailerrak egingo dituzte, 11:30etik aurrera. Tailerrekin batera, aurreko aldietako argazkiekin eta beste herrialdeetatik batutako objektuekin osatutako erakusketa ikusgai egongo da.

12:30ean dantzak eskainiko dituzte, eta segidan herri-bazkari egingo dute, Marokon ohikoa den cus-cusarekin. Azkenik, 16:00etan errumaniar musikaren erritmora euskal dantzak dantzatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!