Berrizen musikak tradizio handia daukala argudiatuz, udalbatzarrak herriko musika taldeentzako entsegu lokal bat prestatu nahi du. Lehenengo urratsa lokala erosteko diru atala onartzea da. Asteazkeneko batzarrean 125.000 onartu dituzte zeregin horretarako. Aukeratu daben lokala Iturriza kaleko 42 zenbakian dago, eta ia 200 metro karratu daukaz.
Proiektua aurten egiteko asmoa daukie, eta lokala 2010 urtean zehar atontuko dute. Datorren urteko amaiera aldera prest egotea nahi dute.
Oraindik goiz da lokala zelan prestatuko duten erabakitzeko, baina lan horretan herriko musika taldeen eritziak aintzat hartuko dituztela aipatu dute. Entsegu-gelek, gitxienez, 20 metro karratu behar dute, eta horrelako lau bat egingo dituzte; baita komunak eta aldagelak ere.
Dagoeneko kontaktuan ipini dira herriko zenbait musika talderekin. Haiei herriko talde guztiei asmoa jakinarazteko esan diete. Helburua denen artean talde bat sortzea eta lokalaren gestioa eurek eramatea da.