Berrizko Udalak 11 lanpostua onartu ditu Lan Eskaintza Publikoan. Guztiak lanpostu finkoak dira eta oposaketa bitartez emango dituzte. Lanen gaineko zehaztasunak Udaletxean jaso daitezke, ekainaren 15etik aurrera; ondoren, irailaren 28an hasi eta 20 egun naturaletan (urriaren 16a arte) eskariak aurkezteko epea zabalduko dute.
Lanpostu bi karreradun funtziotzarako dira: gizon eta emakumeen arteko berdintasun, lan eta gazteri teknikaria, eta, administrari laguntzailea. Lehenengoan derrigorrezko baldintza dira diplomatua izatea eta euskaraz hirugarren mailako perfila izatea. Administrari laguntzaile lanak eskola-graduatua eta euskaraz bigarren maila eskatzen ditu.
Beste lanpostuak langile laboral finkoak dira: eginkizun askotako langilea (bi lanpostu), peoia, garbiketa langilea (bost lanpostu) eta begirale-soroslea. Peoi eta garbiketa langile lanpostuek eskola-ziurtagiria eta lehen mailako euskara eskatzen dute. Eginkizun askotako langile postua lortzeko eskola-ziurtagiria ez ezik bigarren mailako euskara maila ere behar da. Maila bera behar da begirale-sorosle lanetarako, eta titulu homologatua ere bai.
Oposaketak gainditu arren lanpostu finkoa lortzen ez duenak, lan-poltsan sartuko dituzte.
Udal arduradunen esanetan, politikariek azkenengoz parte hartu dute lanpostuen aukeraketan eta oinarrien eraketan. Aurrerantzean, teknikariak eta langileen zein administrazioaren ordezkariek hartuko dute ardura hori.