2011n gauzatuko dute Erraldek Berrizko Eitua auzoan eraiki gura duen hiltegi berria. Erraldeko eta EHNEko arduradunek San Isidro egunez eman zizkieten azalpen guztiak baserritarrei. Lur mugimenduak ekainean hastea aurreikusi dute, eta eraikin berria altxatzen udazkenean hastea. Eusko Jaurlaritzaren zein Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumenarekin lotutako agiri eta baimen guztiak lortuta hasiko dira lanak. Aurkezpena egin ondoren, Bizkaiko Bildotsa dastatu zuten.