Udaletxearen eta SUSAren kargu dauden etxebizitzak alokairuan emateko araudi gaurkotua asteazkeneko udalbatzarrean onartu zuten. Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten.
Araudiak nabarmentzekoak diren aldaketa bi ditu. Etxebizitzak nori eman puntukako sistemaren bitartez erabakitzen da: diru-sarrerak, seme-alaba bateko edo gehiagoko familiak, elbarriak… hainbat alderdi hartzen dira kontuan. Horietako batean, ‘Gizarteko egoera larriak’ atalean zera onartu du udalbatzarrak: tratu txarrak jasotzen dituen emakumeek lehentasuna izatea beste edozein bazterkeria jasaten dutenen gainetik.
Bestalde, orain arte ‘Bizikidetza unitatea’ atalak batez ere famili tradizionala zeukan oinarrian. Puntu batean zehazten zuen ez zirela bizikidetzako unitatetzat jotzen adiskidetasun hartu-emanak. Araudi gaurkotuan azken puntu hori kendu dute; hemendik aurrera, adiskidetasun hartu-emanak ere aintzat hartuko dira.
SUSAren barruan bost etxebizitza daude orain. Udalak ere etxebizitza bat dauka eta beste bat erostekotan dabil.