Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren baimenak eskuratuta, hamar egun barru hasiko dituzte hiltegi berria eraikitzeko lur mugimenduak; eraikina altxatzen uda ondoren hasi gura dute, eta 2010eko gabonetarako amaitzea; 12 milioi euro erabiliko dituzte.
EHNE-Bizkaiak eta Erraldek adierazi dutenez, piezakatze areto propioak izango ditu hiltegi berriak; horren diseinu eta ezaugarriak gaur azalduko dituzte Kultur Etxean, 11:30ean. Gero, Bizkaiko Bildotsak erreko dituzte.
Erraldek 2.220 abeltzaini eta 300 harategi baino gehiagori ematen dio zerbitzua. Urte biotan ibilbide “oso emankorra” izan ei du. Iaz 7.300 behiburu hil zituzten (%87 Bizkaikoak eta %97 Euskal Herrikoak) eta aurtengo kanpainan 5.000 bildots hilko dituzte: “Baserritarrentzat prezio duinak, abelburuen kalitatea eta faenadu tradizionala dira gakoa”.