Gymkana birtuala teknologia berriak sustatu asmoz

Anboto 2009ko mai. 7a, 17:29

Urkiola landa garapenerako elkarteak Internet bidezko galdera-erantzun lehiaketa eratu du Durangaldean teknologia berrien erabilera sustatzeko eta eskualdea bera ezagutarazteko.

Urkiola landa garapenerako elkarteak Internet bidezko galdera-erantzun lehiaketa eratu du Durangaldean teknologia berrien erabilera sustatzeko eta eskualdea bera ezagutarazteko.

Izena emateko epea maiatzaren 5etik 12a artekoa da; izen-abizenak, NANa, helbidea eta telefonoa bidali behar dira gymkanavirtual109@gmail.com helbidera. Gymkana maiatzak 13an hasi eta 19an amaituko da; lehiaketak Durangaldeko herriei buruzko 13 galdera ditu. Erantzunak aurkitzeko Interneteko bilatzaileak erabili beharko dira. Erantzunak lehenengo bidaltzen dituenak Apple etxeko sei iPodetako bat irabaziko du.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!