
54 herrialdetako 6.000 ardaok parte hartu duten txapelketan, Launa Plus 2004ko kriantzak urrezko domina bereganatu du, eta Teos 2006 ardaoak, berriz, zilarrezkoa. Bere egoitza Berrizen daukan upategiko arduradunek sari horien garrantzia azpimarratu dute: “Nazioarteko lehiaketetan honelako errekonozimenduak jasotzeak indarra eta poz handia ematen du”.
Bruselako saria gutxi balitz, Monacoko Femmes et vins du monde lehiaketan Launa Plus ardaoak urrea eskuratu du. Errekonozimendu hori jaso duen Errioxako bodega bakarra izan da. Valladolideko nazioarteko Zarcillo lehiaketan zilarrezko domina eskuratu dute.