Film laburren zikloa antolatu du Udalak. Saio bitan banatuta 10 film labur eskainiko dituzte, gehienak Kimuak egitasmoaren baitan sortutakoak.
Maiatzaren 10ean izango da lehenengo emanaldia: Zuritik beltzerako bitakora, Itsaso urdin bertikala, Iluntzean argitzen eta Azken trena emango dituzte.
Bigarren saioan Asämara, Berbaoc, Cotton Candy, Midori eta Kantatzen ez duen herria herri hila da film laburrak eskainiko dituzte, maiatzaren 24an. Durangoko bonbardaketa jasan zutenen testigantzak jasotzen dituen azken lan hori nabarmendu dute antolatzaileek. Emanaldi biak Kultur Etxean izango dira, 19:30ean.