Berrizburu futbol zelaiko belar artifiziala aldatu egingo dute

Anboto 2009ko api. 30a, 10:23

Badira 12 urte Berrizburun belar artifizileko zelaia estreinatu zutenetik. Bere sasoian, inguruetako zelairik txukunena izan zen, baina denbora horiek joan dira. Zorua gogor dago, zuriune batzuekin, eta jokalariek arazoak dituzte jokatzeko orduan. Horregaitik, Udalak 140.000 euro bideratu ditu zoru zaharra kendu eta berria jartzeko.

Udan hasiko dituzte lanak, eta datorren denboraldi hasierarako prest egongo da: “Aldatzeko sasoia dela uste dugu. 10 urteko bermea gaindituta dago, erabilera handia izan du eta lesioak gehitzen doazela esan digute”, dio Jabier Azpitarte alkateak. Zoru berriak kautxuzko oinarria izango du, eta horrek jokalarien ibiliak malgutuko ditu.

Aurtengo denboraldian hainbat jokalarik arazoak izan dituzte zelaiaren egoera txarraren ondorioz: “Zelaiaren egoerak asko eragin diete bost-sei jokalariri Akilesen tendoian. Zorua gogor dago eta orpoek asko sufritzen dute. Beheko taldeetan ere badakit antzeko arazoak izan dituztela”, azaldu du Nikasio Galan entrenatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!