X. Kaleko Margo Lehiaketa

Anboto 2009ko api. 23a, 10:54

X. Kaleko Pintura Lehiaketa antolatu dute, zapatuan, Berrizen. Parte-hartzaileek herriko irudietan oinarritutako margoak egin beharko dituzte, beti ere aire librean, eta erabili beharreko teknika zein formatua artistaren esku geratuko da.

Zapatuan bertan  zigilatu behar dira euskarriak, Kultur Etxean 09:00ak eta 10:00ak bitartean. Leku berean utziko dira lanak, behin amaituta, 14:00ak eta 14:30 bitartean, fitxa osatuarekin batera. Irabazleak 550 euro lortuko ditu, 2.ak  450 eta 3.ak 350 euro.  Herriko lehenengo sailkatuak —sarituen artean ez badago— 250 euro jasoko ditu
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!