Datorren ikasturterako eraberritu egingo dute Lehen Hezkuntzara bideratutako eraikina

Anboto 2009ko api. 22a, 11:32

Iazko soberakinen zati bat, 1.710.753 euro, aurrekontuetako hainbat proiektu osatzeko zein berri batzuk sortzeko erabiliko ditu Udalak. Azken udalbatzarrean eman zieten baietza kreditu gehigarriei. 473.700 euroko atal bat (493.000 euro lehendik zegoenarekin batera) Learreta-Markinako Lehen Hezkuntzako eraikinean obrak egiteko erabiliko dute.

berriz.JPGHainbat hobekuntza egingo dizkiote eraikinari. Alde batetik, leiho guztiak aldatuko dituzte. Horrela, akustikoki eta termikoki isolatuta geratuko da; hau da, kanpoko zarata ez dute hainbeste entzungo eta berotasuna luzaroago mantenduko da. Bestetik, orain eraikinak sarrera bakarra dauka eta, alor horretako araudia bete asmoz, larrialdietarako bigarren bat egingo diote atzeko aldean, jolasgunea dagoen tokian.

Argindar azpiegitura osoa ere berriztatuko dute. Orain arte zegoena kendu eta sistema fotosentikorra darabilena jarriko dute. Sistema horrek argindar kontsumoa erregulatzen lagunduko du, energia aurreztea ahalbidetuz. Kanpotik sartzen den argitasuna neurtu eta horren arabera automatikoki indartu edo gutxituko du argi artifizialaren potentzia.

Lanak maiatzaren amaiera aldera esleituko eta ekainaren hondarrean hasiko dituzte. Amaitzeko bi hilabeteko epea ezarri dute; beraz, ikasturte barrirako prest egongo da eraikina.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!