Topaguneak ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ liburu gomendagarrien zerrenda osatu du irakurzaletasuna sustatzeko asmoz eta Berrizko Udala ekimen honi atxiki zaio.
Liburutegia irakurleen zerbitzura dagoela gogoratu dute. Gainera, asebetze-fitxa betez gero %25eko deskontu txartela jaso daiteke Ama Lur dendan trukatzeko. Euskaltegiko eta Berbalaguneko ikasleek, berriz, %50eko deskontu txartela jaso dezakete. Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an, hasi eta uztailaren 26a bitartean iraungo du kanpainak.
Liburuen zerrenda adin tarteen arabera banatuta dago. 18 urtetik gorako multzoan 25 liburu daude, Euskal Herriko zein kanpoko idazleenak. Tartean daude Harkaitz Canoren, Bernardo Atxagaren eta Joseba Sarrionandiaren nobelak, besteak beste.