Launa upategiak aurkeztutako ardo bik saria lortu dute Madrilen (Espainia) ospatu den Mujer y vino lehiaketan. Abenduan merkaturatutako 2006ko Launa kriantza eta 2004ko Launa erreserba izan dira sarituak; apirilean merkaturatuko dute azken hori. Hurrenez hurren, zazpi eta 15 hile arteko ontze prozesua izan duten ardoen artean eta 15 hile baino gehiagoan ondu diren ardoen artean jaso dute 2. saria: Rubí saria. Bigarren edizioa duen lehiaketan Euskal Herriko eta Espainiako hainbat jatorriko 300 bat ardo aurkeztu dituzte.
Sortzean, ekoizpenean edo merkaturatzean emakumearen parte-hartzea gutxienez %50ekoa izan duten ardoak izan dira sarietara aurkeztutakoak. Ardogintzan andren parte-hartzea bultzatu gura du lehiaketak. Egoitza Berrizen daukan Launa upategiko arduradunek “oso pozik” hartu dituzte sariak. “Urte askotako lanaren errekonozimendua da; urteak daramatzagu lanean eta sariek ilusioa ematen dute”, argitu du Usuri Unzaluk. Lehiaketen zirkuituan sartu berria da Launa, 2005ean La Guardian zabaldutako upategian ondutako ardoekin. 1978an sortu zuen lehenengo upategia Launak, Villabuenan.