Landa eremua informazio teknologiarekin zelan lotu aztertzen dihardute

Anboto 2009ko mar. 27a, 12:32

Urkiola Landa Garapen Elkartea eta Mendinet ‘Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Dinamizatzaileen Proiektua’ lantzen dabiltza. Egitasmo horren helburua landa-eremuak informazio gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da.

berriz.JPGIKT dinamizatzaileak inkesta bitartez baliabideen diagnostiko sakona egiten dabiltza, IKTek Durangaldean daukaten benetako ezarpena ezagutzeko. Diagnostikoa egin eta gero, dinamizazio egitasmoak diseinatuko dituzte.

IKTekin lotutako jarduera hezgarriak ere burutuko dituzte: gaitasun teknologikoari buruzko ikastaroak, mintegi praktikoak… Horrez gainera, eskualdean telebista, irratia, telefonoa eta Internet banda zabalaren seinaleen kalitatea aztertu eta gabezien mapa eratuko dute.

Konexinoa sustatzen

Landa-eremuko langile autonomo eta enpresa txikien konexioa sustatzen ere ahaleginduko dira. Horretarako, administrazioek eskaintzen dituzten diru-laguntzen berri emango dute. Azkenik, udalerrien webguneen aldeko promozioa bultzatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!