Anje Duhalderen kontzertua Korrikako ekimenen artean

Anboto 2009ko mar. 19a, 16:08

Korrika apirilaren 4an igaroko da Durangaldetik eta Berriztik. Horren harira, Berrizko AEK-k herrian antolatutako ekitaldien aurkezpena egin zuen asteazkenean Kultur Etxean. Esaterako, Gauean, 21:30ean, AEK-k afaria antolatu du Toki Ona jatetxean. Afalostean Anje Duhaldek kontzertua eskainiko du. Afari-kontzertuan parte hartu nahi duenak apirilaren 2a arte eman dezake izena Toki Onan bertan.

Apirilaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, Giriguai antzerki taldeak Zirko Ttipia ikuskizuna eskainiko du Olakueta plazan.  Gauean, 21:30ean, AEK-k afaria antolatu du Toki Ona jatetxean. Afalostean Anje Duhaldek kontzertua eskainiko du. Afari-kontzertuan parte hartu nahi duenak apirilaren 2a arte eman dezake izena Toki Onan bertan.  16 euro da izen-ematea.

Urtero euskararen alde lan egin edo euskararen sustapenean lagundu duten talde, elkarte edo lagunei eskaintzen dio eguna Berrizko AEK-k. Aurten lehen hizkuntza beste bat dutela euskara ikasi dutenei eskaini die. Ildo horretan, Jon Maiaren Bidaia intimoak dokumentala eman zuten aurkezpen ekitaldian.

Korrika 20:45ean helduko da Berrizera, Elorriotik. Iturriza, Zengotitabengoa eta geltoki kaletik, Zaldibarrera joango da.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!