Codipauton elkarretaratzeekin jarraitzen dute

Anboto 2009ko mar. 5a, 09:05

Enpresako zuzendaritzak hartutako neurrien aurrean guztiz kontrako jarrera agertzeko, elkarretaratzeak egiten dihardute Berrizko Eitua poligonoko Codipauto enpresako beharginek. Urriaz geroztik, enplegu erregulazio espedientea martxan jarri dute lanaldia erdira jaitsiz. Egunero egiten dituzte elkarretaratzeak beharginek, 13:30etik 14:00etara, egoera salatzeko.

Enpresa lehiaketa egoeran dagoela dio ELAk eta soldatak zor dituela. Horretaz gainera, “16 kaleratze nahierara egin eta urtea amaitu arteko enplegu erregulazio espediente berri bat  planteatu dute, lanaldia %40ra jaitsiz”. “Kaleratze nahitaezko eta traumatikoa” lan-legediko neurri gogorrena dela diote, eta langile denak izango dituela kontra.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!