Aurtengo ohiko aurrekontuak onartuta daude, PSE-EE eta EAJren aldeko botoekin. Ezker abertzaleko lau zinegotziek eta EAkoak, aldiz, kontra bozkatu zuten. Botaketa egin aurretik, luze eztabaidatu zuten Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamenaren gainean.
Ezker abertzalekoek aurrekontuak osatzeko gauzatze egoera –2008ko kontuak jasotzen dituen txostena– beharrezkoa dela esan zuten, eta beraiek egondako azken udalbatzarrean oraindik egin barik zegoenez, EAJri galdetu zioten zertan oinarritu diren aurrekontuak osatzeko.
Estimazioak “txarto eginda” ei daude eta aurrekontuak “oinarritik” huts egiten omen dute gainera. “Sarreren aurreikuspena, errealitatean ematen den baino baxuagoa da, eta gastuena, berriz, oso goitik ematen da. Urte amaieran soberakin handia izateak argi uzten du aurrekontuak txarto eginda daudela”. Azkenik, krisi sasoian ia bost milioiko soberakina izatea ez dela normala esan zuten.
Jabier Azpitartek azaldu zuen aurrekontuak osatzeko, hainbat sarrera zenbatu eta horien estimazioa eginda sarrera horiek gastuetara ajustatzen saiatu direla. “Dirua atal denetan banatu dugu, 2009ko lehen lau hilabeteetan Udaleko adar guztien jarduera bermatuz. Hortik aurrerakoa soberakinekin osatuko da”.
Horrez gainera, gogoratu zuen Udalak urtero aurreikusi ezin daitekeen dirua ere jasotzen duela; instituzio ugarietatik hartutako diru-laguntzak, hain zuzen ere. Beraz, sarrerak behetik estimatu eta gastuak puzten zituenik gezurtatu egin zuen.
Koldo Mendez sozialistak bere baietza arrazoitu zuen: “Ez nago iaz baino aldekoago edo kontrakoago aurrekontuei dagokionez. Baina alderdi estrategia da krisiagatik ahal den udal gehienetan aurrekontuak aurrera ateratzea.”
Ia sei milioi, guztira
Aurtengo ohiko aurrekontua 5.822.200 eurokoa da (SUSA Berrizko hirigintza elkartearena barne). Inbertsiorik handiena haurreskolakoa da. Bi urterako proiektua denez, aurten horri dagokion atala sartu dute. Auzobideak ere konpunduko dituzte; aurten, segurutik, Sarriakoa egingo dute.