Modesto Arana musikaria jaio zela ehun urte dira

Anboto 2009ko ots. 11a, 12:33

Berrizko Udalak Modesto Aranaren jaiotzaren -otsailak 12- lehen mendeurrena ospatuko du ostiralean 20:30etan egingo den ekitaldian, San Juan Ebanjelaria elizan.Bizkaiko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzak kontzertua eskainiko du.

Berrizko Udalak Modesto Aranaren jaiotzaren -otsailak 12- lehen mendeurrena ospatuko du ostiralean 20:30etan egingo den ekitaldian, San Juan Ebanjelaria elizan. Horrekin batera, otsailaren amaierara bitartean, kultur etxean berrizko musikariaren argazki eta partiturak ikusgai izango dira. Ildo horretatik, liburuxka biografikoa ere banatuko da.
 
Modesto_arana.jpgModesto Arana omentzeko kontzertuan, Bizkaiko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza izango da. Kontzertuko azken kanta, Andikoa ama, Valentin Lasuen Berrizko organujoleak eskainiko du koruarekin batera.

Modesto Arana San Lorenzo auzoko Kamiñeruena baserrian jaio zen (gaur egun ez dago). Eduardo Gorosarri eta Bernardo Gabiolarekin organuaren sekretuak guztiak ezagutu zituen. Gerra Zibila eta gero kartzelan sartu zuten gudarien bataloiko kapilau izateagatik. 1944tik 1960ra artean Bilboko Jesuiten Egoitzako organista izan zen. 1949an Bizkaiko Koral Elkarteko abesbatza sortzen hasi zen. Ondoren, 50eko hamarkadan kontzertu asko prestatu zituen Euskal Herrian zein Espainian.

Gaixorik zegoela Aranak zuzendari lanak utzi zituen. 1960an Koraleko ohorezko zuzendari izendatu zuten. 1957an, berriz, San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izentatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!