Astelehenean jarriko dute indarrean trafiko ordenantza

Anboto 2009ko ots. 6a, 12:51

Udalbatzarrak iazko urte amaieran aho batez onartu zuen Trafiko Zirkulazioa Arautzeko Ordenantza, eta otsail inguruan indarrean jarriko zela aurreikusi zuen. Esan eta egin: datorren astelehenean sartuko da indarrean.

Ordenantzak larritasunaren arabera banatzen ditu arau-hausteak, eta, ondorioz, isunak. Arau-hauste arinak 90 eurorainoko isunak jaso ditzake.

Ondoren, arau-hauste larriak daude. 300 euroraino heldu daitekeen isunaz gainera, gidatzeko baimenaren etetea ere ekarri dezake; hilabetetik hiru hilabetera, kasuaren arabera. Arau-hauste larritzat jotzen dira oinezkoen bidea gurutzatzeko lehentasuna ez errespetatzea, abiadura mugak gainditzea eta espaloietan aparkatzea.

Arau-hauste oso larriek 600 eurorainoko isunak jaso ditzakete, eta gida-baimena etetea ere bai; hilabetetik hirura. Multzo horretan daude baimendutako alkohol tasa  gainditzea eta ausarkeriaz gidatzea, adibidez. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!