Margarita Maturanako etxebizitzak orain hiru urte eraiki ziren. Hasikeratik bertatik, bizilagunek akatsak ikusi zituzten bizilekuetan. Enpresa eraikitzaileari horiek konpontzeko esan zieten, baina konponketak eskasak izan ziren. Ondorioz, plaza ondoko lau blokeetako bizilagunek –beste hiru daude gorago– azterketa periziala egitea erabaki zuten. Azterketak jasotzen duenez, behar diren konponketek 600.000 euroko inbertsioa eskatzen dute. Bizilagunak abokatuak egoera sakon aztertu zain daude orain, erantzukizuna nori eskatu erabakitzeko.
80 etxebizitzatik gora dira kaltetutakoak. Azterketa perizialaren emaitzak jakiteko eta horren gainean eztabaidatzeko, abenduaren erdialdera sasoi bateko kultur etxean batu ziren. Batzar horretarako, Berriz SUSAri ere deitu zioten –honen bitartez eraman zen aurrera egitasmoa–, hango zortzi etxebizitza beraienak direlako; SUSAko lehendakariordea joan zen batzarrera. Azterketaren ondorioak ezagutu ondoren, abokatua gaia sakonago aztertzekotan geratu zen. Okerrik ezean, laster jakinaraziko du bere iritzia eta, ondoren, bloke bakoitzeko bizilagunak batuko dira zer bide hartu erabakitzeko.
Akatsak
Azterketa perizialak hainbat akats azaleratu ditu. Esaterako, itogin asko dago teilatuetan. Horrek umedade arazoak sortzen ditu. Irtenbiderik egokiena, azterketaren arabera, teilatua jaso eta behar den moduan iragazgaiztea litzateke.
Terrazak ez omen daude egoki errematatuta. Ondorioz, hormigoi zatiak plazara jausten dira. Plaza egoki iragazgaiztuta ez dagoenez, euria egiten duenean ura garajeetera sartzen da, horrek eragiten dituen kalteekin. Bestalde, azterketak jasotzen duenez, sare fekala txarto diseinatuta dago eta kolektoreak trabatu egiten dira sei hilabetero. Urritasunik grabeenekin amaitzeko, euri-urak batzeko sistema desegokien ondorioz, trastelekuetara ura sartzen da.