Gaurtik datorren ostiralera bitartean Caritasek Berrizen daukan egoitzan prezio justuaren merkatua zabalduko dute. Badira zortzi bat urte merkatu hori antolatzen dutela, eta San Anton jaien babesera urtero izan ohi duen harrera ona dela-eta aurten ere zuzen-zuzenean eta bitartekaririk gabe eskuratutako mundu zabaleko produktu anitzak erosteko aukera izango da. Egunero –asteburuetan ere bai- 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Caritasek Arkarazo kalean daukan dendan.
Dendan gustu eta kolore guztietako produktuak jartzen dituezt salgai. Hegoameriketako, Asiako zein Afrikako produktuak aurkitu daitezke; esaterako, Brasildik eta Kolonbiatik ekarritako kafea. “Produktu guztiak kalitatekoak eta naturalak dira. Hori eskertu egiten du erosleak”, Ikerne Arzuaga Caritaseko kidearen arabera. Afrikatik heldutako bitxiak ere badaude aukeran. Asko saltzen den produktuetako bat infusioak dira: “Badago urtero etortzen den jendea, mota askotakoak ditugulako”.