Gabiola kaleko espaloiak irisgarriago egingo ditue

Anboto 2009ko urt. 16a, 14:50

Tokiko Inbertsioen Estatu Fondotik herri bakoitzari egokitzen zion laguntzarekin zer proiektu gauzatuko diren jakinarazteko epea urtarrilaren 24an amaituko da. Berrizko Udalak eguazteneko udalbatzarrean aho batez onartu zuen diru horrekin (840.000 euro) gauzatu asmo duen proiektu sorta.

Tokiko Inbertsioen Estatu Fondotik herri bakoitzari egokitzen zion laguntzarekin zer proiektu gauzatuko diren jakinarazteko epea urtarrilaren 24an amaituko da. Berrizko Udalak eguazteneko udalbatzarrean aho batez onartu zuen diru horrekin (840.000 euro) gauzatu asmo duen proiektu sorta.

Besteak beste, farmaziatik Osasun Zentrora doan Gabiola  kaleko espaloi sarearen irisgarritasuna hobetzeko lanen lehenengo faserako balioko du. Irisgarritasuna hobetzeaz gainera, espaloiak birmoldatu eta konpondu egingo dituzte. Proiektu beraren barruan,  Iturriza kaleko 42, 44 eta 46 zenbakien artean dagoen terraza edo parketxoa egokitzeko lanak ere aurreikusi dituzte.

Beste hiru proiektu ere aurreikusi dituzte, eta guztiak antzeko inbertsioa dute. Bigarren diru-atal bat Urzabal kalean –Gaztetxearen behealdean– rokodromoa eta skate pista egiteko obra zibilerako erabiliko dute. Behin azpiegiturak eginda, egitura biak janzteaz Udala  arduratuko da.

Saneamendu lanak

Hirugarren proiektu batean Matza auzoko ur-deposituko saneamendu lanak aurriekusi dituzte. Egitura egoera txarrean dago, eta tratamendua behar du. Azkenik, Eitua industriagunean ur hornidura sarea ere osatu nahi dute. Ur hornidura iraunkorra bermatzea da asmoa; esaterako, ur mozketek ez lukete hainbeste eragingo.

Obra guztiak apirilaren 7a baino lehenago hasi eta 2010eko lehen hiruhilekoa amaitu aurretik amaitu behar dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!