Sagardotegi ibiltariarekin hasiko dira bihar Sanantonioak

Anboto 2009ko urt. 15a, 10:52

Sagardotegi ibiltariarekin abiatuko dituzte, bihar, San Antonio jaiak Berrizen. Olakuetan izango dute hitzordua, 19:30ean. Hala barreiatuko da jai giroa.

Sagardotegi ibiltariarekin abiatuko dituzte, bihar, San Antonio jaiak Berrizen. Olakuetan izango dute hitzordua, 19:30ean. Hala barreiatuko da jai giroa.

Pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, 19:30ean, eta domekan BTT martxa hasiko da 10:00etan. Jarraian, Ino, Ino, Ino, badator Bonbardino umeentzako antzerkia hasiko da, eta 19:00etan Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberen Internet Kafe. Datorren asteburuari begira, hilaren 25erako, Nekazaritza eta Artisautza Azoka eratu dute, eta 26rako harri-jasotzaile eta trontzalariekin herri-kirol jaialdia.  Azkenik, urtarrilaren 19an, astelehenean, doan izango dira barrakak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!